Turismoko 200 profesional inguruk digitalizazioari buruzko prestakuntza jasoko dute ‘Bultzada digitala ‘programari esker. Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiaren ekimen horrek digitalizaziorako tresna eta estrategiei buruzko prestakuntza emanen du. Europar Batasuneko NEXT Generation funtsen kargura finantzatzen da ekimena, eta Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren onespena du.

INAPen eraikineko Pío Baroja aretoan hasi zen prestakuntza espezializatua urtarrilaren 14an. Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak ongietorria eman zien parte-hartzaileei, eta nabarmendu zuenez, “gaur egun, turismo-enpresek gero eta lehiakor, berehalako eta teknologikoagoa den merkatu bati egin behar diozue aurre, bezeroarekin etengabeko online interakzioan, eta prestatuta egon behar da horretarako. Horregatik, turismo-zuzendaritza nagusitik eta Europako Next funtsen esparruan, arlo horretan prestakuntza-baliabideak sortzea ezinbestekoa zela uste genuen”.

Alberto Ecay Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendariak ere parte hartu zuen ekitaldian, eta “prestakuntza-programaren asmo handia eta osoa eta Nafarroako turismo-enpresen digitalizazioa bultzatzeko eta gauzatzeko duen izaera praktikoa” nabarmendu zituen.

Aurkezpenean lagun izan zuen Fran Hidalgo, prestakuntza kudeatuko duen NASERTIC enpresa publikoko Digitalizazio Zerbitzuen arloko arduraduna. Aurkezpena burutu ondoren, topagune bat prestatu zen jardunaldian parte hartu zuten guztientzat, networkingeko lehen lan bat eskainiz.

Informazio gehiago