- Europar Batasunak kofinantzatutako programa horren bidez, 14 eta 16 urte bitarteko ikasleak Europako erakundeetara hurbildu nahi dira, bai eta pentsamendu kritikoa eztabaida sustatu ere intereseko gaiei buruz (hala nola zibersegurtasuna, berdintasuna, klima-aldaketa edo desinformazioa).
- FEC Vedruna ikastetxea Europako Parlamentuaren Eskola Enbaxadoreak programaren barruan dago, gazteen artean Europaren eta Europako demokrazia parlamentarioaren ezagutza sustatzeko.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 19an.- Iruñeko FEC Vedruna ikastetxea hautatu dute 2026ko urtarrilaren 23an Estrasburgon eginen den Euroscolaren hurrengo bileran parte hartzeko. Hala, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako 20 ikaslek eta Hezkuntza Bereziko Enklabe Gelako bik europarlamentarien esperientzia biziko dute egun batez, eta Europako Parlamentuak Estrasburgon duen hemizikloan eztabaidatuko dute.
Euroscola programaren bidez, EBko 27 estatu kideetako, herrialde hautagaietako eta lehengo estatu kideetako 14 urtetik gorako bigarren hezkuntzako ikasleek aukera dute Europar Batasunari buruzko ezagutzak zabaltzeko, simulazio praktiko baten bidez, Europako Parlamentuaren egoitza batean, Bruselan nahiz Estrasburgon. Jardunaldi batean, parte-hartzaileek Europako funtsezko gaiak eztabaidatu, legegintza-lana simulatu eta zuzenean hitz egiten dute Europako Parlamentuko kideekin, baita lehendakariorde eta beste aditu batzuekin ere. Hain zuzen ere, EBk desinformazioaren eta albiste faltsuen aurrean duen lanaz eztabaidatuko du FEC Vedruna ikastetxeak. Horrela, ikasleek, lehenik eta behin, mezu faltsu edo oker bat detektatzen ikasiko dute, horren aurrean zer egin, eta horrelakoak zabaltzeak demokraziari dakarkion mehatxuaz hausnartuko dute. EBko balioak, erakundeak eta erabaki hartzeak ulertzeko modua sustatzen du esperientzia praktiko horrek.
2023-2024 ikasturtetik hona, FEC Vedruna ikastetxea “Europako Parlamentuaren Eskola Enbaxadoreak” (EPAS) hezkuntza-programako kideda, Nafarroako beste hiru ikastetxe hauekin batera: Ribaforadako El Cierzo DBHI, Iruñeko San Cernin ikastetxea eta Irunberri LH IIP.