Ezinbesteko mailegu batek estaliko du Ukrainaren finantzaketa datozen bi urteetan
Europar Batasunak funtsezko helburu bat adostu du: Ukrainari ezinbesteko finantza-laguntza ematea datozen bi urteetan, 90.000 milioi euroko mailegu bati esker.
Europako Batzordearen proposamen bat babestuz, estatuburuek eta gobernuburuek mailegua ematea adostu zuten, 2026-2027 urteetan Ukrainako finantzak ziurtatzeko.
Ursula von der Leyen Batzordeko lehendakariak azaldu zuen bezala, Europako Kontseilua aste honetan bildu da, helburu argi batekin: «Datozen bi urteetako Ukrainaren finantzaketa-premiei heltzea. Eta izugarri pozten nau lortu dugula esateak».
Aste honetako erabaki historikoaren ondorioz, Europar Batasuneko estatu kideek EBren 90.000 milioi euroko maileguekin finantzatuko dute Ukraina kapital-merkatuetan, datozen bi urteetan.
«Lankidetza indartuz eginen dugu, EBko aurrekontu-marjinaren babesarekin eta Urte Anitzeko Finantza Esparrua aldatzeko ahobatezko akordio batean oinarrituta», azaldu zuen von der Leyen lehendakariak.
Joan den astean Europar Batasuneko aktibo errusiarrei buruzko akordio kritikoa sinatu eta gutxira gertatu da hori.
“Joan den astean mezu politiko argi eta sendoa bidali genuen, EBko aktibo errusiarrak epe luzera ibilgetuta”, adierazi zuen von der Leyen lehendakariak.
Von der Leyen lehendakariak azaldu zuen Ukrainak Errusiatik erreparazioak jasotzean soilik itzuli beharko duela EBren mailegua.
Ordura arte, aktibo errusiarrak geldirik egonen dira. Eta Batasunak kutxako saldoak erabil ditzake mailegua finantzatzeko. Hori da elkarrekin aurkitu dugun irtenbidea, baieztatu zuen.
Lehendakariak gaineratu zuen 2027tik aurrera Ukrainara finantzatzeaz eztabaidatuko dela hurrengo Urte Anitzeko Finantza Esparruan.
Europak batuta jarraitzen du Errusiaren erasoaren aurrean Ukrainari ematen dion babes hautsiezinean, behar den arte.
Europar Batasunak dagoeneko 187.300 milioi euro eman dizkie Ukrainari eta ukrainarrei laguntza global moduan, aktibo errusiar ibilgetuetatik 3.700 milioi barne.
EBk atxikipen-negoziazioak hasi ditu Ukrainarekin, eta estatu kideek aldi baterako babesa eskaini diete gerratik alde egindako lau milioi pertsonari baino gehiagori.
Europak lanean jarraitzen du nazioarteko kideekin, Ukrainarentzat bake justu eta iraunkorra bermatzeko.