Europako Batzordeak berritu egin ditu Erresuma Batuarekin datu pertsonalak libre zirkulatu ahal izateko 2021eko bi egokitzapen-erabakiak. Erabaki horiek bermatzen dute datu pertsonalak libre eta seguru zirkulatzen jarraitzea Europako Esparru Ekonomikoaren (EEE) eta Erresuma Batuaren artean; izan ere, Erresuma Batuaren datuak babesteko bermeak EBkoen oso antzekoak baitira.

2025eko ekainean, Batzordeak 2021eko egokitzapen-erabakien luzapen tekniko bat hartu zuen Erresuma Batuarekin: bata Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren araberakoa, eta bestea zigor arloko datuak babesteko Zuzentarauari buruzkoa, sei hilabetera mugatuak, aurtengo abenduaren 27an akitzekoak baitziren. Luzapen horri esker, Batzordeak sakon ebaluatu ahal izan zuen Erresuma Batuko esparru juridikoa, hain zuzen ere Data (Use and Access) Actek aldatutako bertsioa.

Datuak Babesteko Europako Komitearen irizpenaren ondoren eta estatu kideek argi berdea eman ondoren hartu ziren berritzeko erabakiak, komitologia-prozedura izenekoan.

Erabaki berriak sei urteko iraungitze-klausula baten mende daude, 2031ko abenduaren 27ra artekoa, berritzeko aukerarekin. Batzordeak, Datuak Babesteko Europako Lantaldeko ordezkariekin batera, egokitzapen-erabakien funtzionamendua berrikusiko du lau urteren buruan.

Xehetasun gehiago kontsultatzen ahal dituzu prentsa-oharrean.