Europar Batasunak eta Mercosurrek Elkartze Akordio bat eta Merkataritzako Bitarteko Akordio bat sinatu dituzte. Hori mugarri historikoa da, bai eta plataforma handinahi bat ere, harreman ekonomiko, diplomatiko eta geopolitikoak indartzeko.
Gaur sinatutako Akordioak munduko merkataritza-gune handienetako bat sortuko du, 700 milioi kontsumitzaile inguruko merkatua. Merkataritza-aukera berriak eta esanguratsuak eskainiko dizkie EB osoko enpresei, horrek Mercosurrerako urteko esportazioak % 39 handituko ditu (49.000 milioi euro inguru), eta, aldi berean, ehunka mila lanpostu babestuko ditu EBn.
Akordioak, halaber, seinale geopolitiko indartsu bat bidaltzen du, hau da, EBk eta Mercosurrek multilateralismoarekin eta arauetan oinarritutako nazioarteko ordenarekin duten konpromisoa: mundu mailako ziurgabetasuna eta zatiketa gero eta handiagoak diren une honetan, lankidetzaren, elkarrizketaren eta nazioarteko elkartzeen balioa azpimarratzen du. Aukera handiak eskaintzen ditu alde guztien onerako, lankidetza ekonomikoa eta geopolitikoa indartuz eta jasangarritasunaren eta segurtasunaren arloan.
Akordioak aukera ekonomiko ugari sortuko ditu EBn:
- EBko esportazioen gaineko muga-zergak ezabatuko ditu —baita nekazaritza- eta industria- produktuetan ere, hala nola automobil, makineria eta produktu farmazeutikoetan—, eta EBko enpresek urtean 4.000 milioi euro aurreztuko dituzte eskubidetan.
- Funtsezko hornidura-kateetako inbertsioa –baita funtsezko lehengaiena eta lotutako ondasunena ere— errazagoa, azkarragoa eta seguruagoa izanen da.
- Segurtasun ekonomikoa indartuko du eta bi aldeen trantsizio digitalak eta ekologikoak babestuko ditu.
- EBri eta Mercosurri lagunduko die munduko merkataritza-arauak eratzen, EBko arau zorrotzenekin bat etorriz.
Elkartze Akordioa sinatu ondoren, EBk eta Mercosurrek beren prozedurak jarraituko dituzte orain, akordioa berretsi ahal izateko.
EBren aldetik, estatu kide guztiek berretsi beharko dute Elkartze Akordioa, beren prozedura nazionalen arabera. Aldi berean, Merkataritzako Bitarteko Akordioak EBren berrespen-prozesu esklusiboari jarraituko dio, EBren eskumen esklusiboen barruan sartzen baita. Horretarako, Europako Parlamentuaren onarpena eskatuko du, Kontseiluak hura gauzatu eta, ondoren, indarrean sartuko da.