Kontseiluak euroa indartzeko proposamenen gainean duen jarrera negoziatzailea adostu du, euro digitala sartzea ahalbidetuz eta eskudiruaren legezko erabilera argituz. Era berean, ekimen horiek EBren autonomia estrategikoa, segurtasun ekonomikoa eta erresilientzia hobetzen lagunduko dute.

Proposamenak, batetik, euro digitala jaulkitzeko esparru juridikoa ezartzen du, eta, bestetik, EBn eskudirua babesteko erregelamendu bat ezartzen du, haren onarpena eta erabilgarritasuna bermatuz.

Euro digitalak eskudirua osatuko luke, eta publiko orokorraren eta enpresen eskura egonen litzateke, eurogunean edonoiz eta edonon ordainketak egiteko. Tresna benetan publiko gisa, Europako Banku Zentralak (EBZ) zuzenean babestuta, banku zentralaren dirua zaintzen lagunduko luke, ordainketa-sistema eraginkor baten zutabe nagusi gisa.

Proposamenaren arabera, euro digitala:

  • Linean edo lineaz kanpo egonen litzateke eskuragarri, eta, beraz, Interneteko konexiorik gabe ere erabiltzeko moduan.
  • Ordainketak eta diru-transferentziak pribatutasun handiz egitea ahalbidetuko luke
  • Haren alboan egonen lirateke estatuko eta nazioarteko ordainbide pribatuak, hala nola txartelak edo hornitzaile pribatuek administratutako aplikazioak

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak esparru juridikoa ezartzeko proposamena onartu ondoren, EBZri egokituko zaio, azken buruan, euro digitala jaulki ala ez erabakitzea. EBZk duela gutxi adierazi du euro digitala 2029rako erabilgarri egon daitekeela.

Kontseiluak euro digitalaren diseinuari buruzko elementu garrantzitsu batzuk argitu ditu.

Euro digitala erreserba-balio gisa erabili ez dadin eta finantza-egonkortasunari eragin ez diezaion, testuak mugak ezartzen dizkio aldi berean kontu eta diru-zorro digitaletan online mantendu daitezkeen euro digitalen kopuruari. Muga horiek EBZak ezarriko ditu, baina Kontseiluak adostutako muga orokor bat errespetatu beharko dute, gutxienez bi urtean behin berrikusiko dena.

Testuak esparru bat ere ezartzen du euro digitaleko interfazeen eta zerbitzuen hornitzaileek gailu mugikorren ekoizleen hardware eta softwarerako sarbidea jaso dezaten, bidezko sarbidea bermatzeko.

Gainera, testuak PSPak konpentsatzeko esparrua ezartzen du. Trukeen eta merkataritza-zerbitzuen komisioak mugatu eginen dira ordainbide konparagarrien komisioetara, gutxienez bost urteko trantsizio-aldian. Trantsizio-aldiaren ondoren, euro digitalaren kostu errealen arabera ezarriko dira komisioen mugak.

Informazio gehiago