Europako Batzordeak zortzi estatu kideren defentsa-plan nazionalak onartu ditu, eta hori mugarri bat da Europak bere segurtasuna indartzeko egiten duen ahaleginean. Batzordeak proposamen bat aurkeztu zion Kontseiluari, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Espainia, Kroazia, Zipre, Portugal eta Errumaniarako finantza-laguntza bat onartzeko.

Herrialdeen Defentsarako Inbertsio Plan Nazionalak zorrotz ebaluatu ondoren hartu da erabaki hori, Europarako Segurtasun Ekintza (SAFE) ekimenaren esparruan. Onarpen horrek epe luzerako eta kostu txikiko maileguen lehen sortarako bidea errazten du, eta horrek aukera emanen die nazio horiei beren prestakuntza militarra premiaz indartzeko eta behar duten defentsa modernoko ekipamendua eskuratzeko. Gainera, EBko segurtasun-ekosisteman integratzen du Ukraina, eta gure laguntza azkarra eta jarraitua izatea bermatzen du.

Herrialde bakoitzerako finantzaketa-mailak irailean finkatu ziren behin-behinean, elkartasun- eta gardentasun-printzipioetan oinarrituta. Adibidez, 1.180 milioi euro esleitu zaizkio Zipreri, eta 16.680 milioi euro Errumaniari, behin-behinean. Zortzi estatu kide horiek 38.000 milioi euro inguru jaso ahal izanen dituzte mailegu-akordioak sinatu ondoren.  Funts horiek modu erabakigarrian bultzatuko dituzte gehien behar diren gaitasun estrategikoak.

Batzordearen ebaluazioa burutu ondoren, Kontseiluak orain lau aste ditu betearazpen-erabakiak hartzeko. Behin onartuta, Batzordeak mailegu-akordioak burutuko ditu, eta lehen ordainketak 2026ko martxoan egitea espero da.

Informazio gehiago