Joan den azaroaren 25ean, “EP PerMed – The European Partnership for Personalised Medicine JTC2026” ikerketa-laguntzetarako deialdia ireki zen. Aurten, “Gaixotasun kardiobaskular, metaboliko eta giltzurruneko gaixotasunetarako medikuntza pertsonalizatua (CARMEN2026 )” da deialdiaren xedea.
EP PerMed-ek medikuntza pertsonalizatuko ikerketa-proiektu multinazional eta berritzaileak finantzatuko ditu. Ikerketa-proiektu horiek talde akademikoak, klinikoak/osasun publikokoak eta ikerketa pribatukoak bildu beharko dituzte, Europa mailan eta nazioartean esparru horretako lehiakortasuna hobetzeko.
Deialdia Horizon Europe funtsek eta, Nafarroaren kasuan, Nafarroako Gobernuaren funts propioek batera finantzatuko dute, eta bi fasetan kudeatuko da (aurre-proposamenak eta proposamen osoak).
Deialdiak 38 milioi euro inguruko aurrekontua izanen du guztira. Nafarroarako aurrekontua 200.000 eurokoa izanen da, eta proiektuek 3 urte iraunen dute gehienez ere.
📅 Data garrantzitsuak
2025eko abenduaren 16a – Infoday JTC2026 – Online web-mintegia: https://www.eppermed.eu/news-events/events/ep-permed-jtc2026-information-day/
Deialdi berriaren ikuspegi orokorra emanen du, eta haren helburuak, irismena eta eragin aurreikusia zehaztuko ditu. Saioan informazioa emanen da, orobat, finantzatzeko aukerei, eskaera-epeei eta hautatzeko irizpideei buruz, bai eta proposamenak aurkezteko prozesuaren gaineko orientabide praktikoa ere.
2026ko otsailaren 10a – Aurre-proposamenak aurkezteko azken eguna.
2026ko ekainaren 9a – Proposamen osoak aurkezteko azken eguna.
2026ko urria (aurreikuspena) – Eskatzaileei deialdiaren emaitzak jakinaraztea.
2026aren hondarra, 2027aren hasiera – Proiektuak martxan jartzea.
JTC2026 – CARMEN2026 deialdiari buruzko informazio guztia, deialdiaren testua, eskatzailearen gida, eskaera egiteko inprimakiak eta Nafarroako hautagarritasun-baldintza espezifikoak barne, webgune honetan dago eskuragarri: https://www.eppermed.eu/funding-projects/calls/jtc2026/
Galderarik edo zalantzarik izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: saie@navarra.es