Bizitza. Espazioak. Eraikinak. Badator berriz ere Europako Bauhaus Berriaren Jaialdia!

Europako Batzordeak New European Bauhaus jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu du Bruselan (Belgika), 2026ko ekainaren 9tik 13ra, eta zuk ere parte har dezakezu!

NEB 2026 Jaialdiak, besteak beste, komunitate inklusibo eta iraunkorragoak eraikitzeko parte-hartze demokratikoaren botere eraldatzailea jorratuko du. Bereziki nabarmenduko du herritarrek eta tokiko agintari ahaldunduek rol aktiboa nola izan dezaketen beren inguruneak sortzean, eta arreta handia eskainiko dio etxebizitza eskuragarriaren auziari, parte-hartze demokratikoaren giltzarria baita. NEBren ikuspegi nagusiarekin bat egiteko, jaialdia gure ingurune eraikia berrirudikatzeko espazioa izanen da, bizitzari lehentasuna emanez, gero, espazioei, eta, azkenik, eraikinei.

Jaialdiak lau zutabe nagusi ditu:

  • Foroa: Europako Bauhaus Berriaren inguruko eztabaidetan parte hartzeko eta ideiak trukatzeko plataforma.
  • Azoka: Europako Bauhaus Berriaren funtsezko balioekin bat datozen diren eta balio horiek babesten dituzten proiektuak eta prototipoak nabarmentzeko laborategia eta erakusketa.
  • Fest: kultura, artea eta bizikidetza batzen dituen ospakizuna, taldearen gozamenerako unea, adierazpen askatasuna ohoratzekoa eta ideia eta ikuspegi erradikal, berritzaile eta disruptiboei heltzekoa.
  • Ekitaldi sateliteak: Bruselan eta beste leku batzuetan modu independentean antolatutako ekimenak eta ekitaldiak, Europako Bauhaus Berriaren balioekin bat datozenak.

NEB jaialdia 2022an egin zen lehen aldiz, eta, ordutik, bi urtean behin. Europako Bauhaus Berriaren aurrerapena ospatzera eta ebaluatzera gonbidatzen gaitu, Europako Itun Berdea eta Industria Itun Garbia tokian tokiko aldaketa ukigarri bihurtzeko Europako Batzordearen ekimena, alegia, eraikitako ingurunerako eta bizimoduetarako irtenbide jasangarrien bitartez eguneroko bizitza hobetu nahi duena. Jasangarritasuna diseinu onarekin, inklusibitatearekin, irisgarritasunarekin eta eskuragarritasunarekin konbinatzen du, Europako leku aniztasuna, kultur ondarea eta kulturak errespetatuz.

Informazio gehiago