Don Miguel de Múzquiz izena du eta 60 enpresa baino gehiago biltzen ditu

Kontseilariek nabarmendu dute “eskaera historiko bati erantzuteko” eratu dela kluba eta eskualdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko funtsezko urratsa dela, orain arte ez baitzegoen enpresarien ordezkaritza formalik erakundeekin hitz egiteko.

Irujo kontseilariak laguntza berezia eman dio klubaren sustapenari eta eraketari, eta enpresarien zeregina funtsezkoa dela azpimarratu du: “bailara horietako aberastasuna eta enplegua enpresek kudeatzen dute neurri handi batean. Horregatik, funtsezkoa da Baztan-Bidasoko Enpresa Klubak protagonismo nagusia izatea, bai eskualdearen garapena bultzatzeari dagokionez, bai laguntza-programak antolatzeari dagokionez. Enplegua sortzea, biztanleak finkatzea eta talentua erakartzea gure enpresa-sarearen sendotasunaren eta ekimenaren mende daude, neurri handi batean; horregatik, eragile guztiekin lankidetzan aritu behar dugu, inguruko udalerrietara inbertsio, talentu eta saltoki berriak erakarri ahal izateko”.

Bestalde, Aierdi kontseilariak bere departamentuaren babesa adierazi dio elkarte berriari, eta, azaldu duenez, “LEADER estrategien bidez, ikusi dugu garrantzitsua dela indartzea topikoetatik urrun dauden lurraldeak, herri modernoak, dinamikoak eta aktiboak bultzatzen dituzten landa-komunitateen papera. Klub honen eraketak luzaroan itxarondako mugarria da, eta, orain, paper hori sendotu du.

Informazio gehiago