Europako Batzordeak neurri-sorta bat aurkeztu du ingurumen-legedia sinplifikatzeko industriaren emisioei, ekonomia zirkularrari, ingurumen-ebaluazioei eta datu geoespazialei dagokienez.
Aldaketa horiek lagungarriak izanen dira enpresen karga administratiboa arintzeko eta, aldi berean, EBk ingurumena eta giza osasuna babesteko dituen asmo handiko helburuak mantenduko dira. Proiektu guztietarako baimenak emateko prozesuak bizkortu eta arrazionalizatuko dituzte, bereziki, sektore estrategikoetan, hala nola proiektu digital estrategikoetan, funtsezko lehengaietan eta etxebizitza eskuragarrietan. Modu horretan, ekonomia garbi eta digital baterako trantsizioa erraztuko da EBn.
Araudia sinplifikatzea eta karga administratiboa arintzea funtsezko alderdiak dira ingurumen-helburuak lortzeko eta EBren lehiakortasuna indartzeko bidean. Batzordeak lanean jarraituko du indarreko legedia gaurko neurri-sortatik harago sinplifikatzeko, datu-deialdian jasotako iradokizunetan oinarrituz.
Online kontsultatzen ahal dira prentsa oharra, galde-erantzunen orria eta informazio fitxa bat.