Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) karreraren erdian dauden 349 ikertzaile hautatu ditu egokortzerako aurtengo dirulaguntzetarako.
Ebko Horizon Europe programak finantzatutako dirulaguntza horiei esker, ikertzaileek ideia berritzaileak garatzen ahalko dituzte, diziplina guztietan.
Dirulaguntzek abangoardiako ikerketa bultzatuko dute EBko 25 estatu kidetako eta herrialde elkartuetako unibertsitate eta ikerketa-zentroetan. Finantzaketa jasoko duten proiektuen artean ditugu, esaterako sepsia lehen faseetan detektatzeko sentsore kuantikoen erabilerari edo tumore-zelulei erasotzen dieten nanopartikulen diseinuari buruzko ikerketak.
Ekaterina Zaharieva Enpresa Emergenteen, Ikerketaren eta Berrikuntzaren komisarioak hau adierazi du: “Zorionak ERCren dirulaguntza lortu duten ikertzaile guztiei. 728 milioi euroko aurrekontuak, inoiz baino handiagoa baita, erakusten du EBk serio hartzen duela kontinentea ikertzaile bikainentzat erakargarria izateko helburua”.
ERCk 3 121 eskaera jaso zituen deialdi honetarako, iazko aurreko txandan baino % 35 gehiago.