Datu-deialdi bat eta kontsulta publiko bat abiarazi ditu Europako Batzordeak, alderdi interesdun guztiek eta herritarrek parte har dezaten Energia eta Klimaren aldeko Ekintza Batzeko gobernamenduari buruzko EBren Erregelamenduaren hurrengo berrikuspenari forma ematen. Hori da, hain zuzen, klimaren eta energiaren inguruko EBren politikaren helburuak lortzeko esparru estrategikoa, neutraltasun klimatikoa lortzeko bidean.
2018ko erregelamendu hori gida gisa erabiltzen du EBk 2030erako energiaren eta klimaren inguruko helburuak lortzeko eta Parisko Akordioko konpromisoak betetzeko, estatu kideentzako gobernamendu-mekanismo bat sortuz eta plangintza estrategikoa babestuz energiaren eta klimaren inguruko plan nazionalen bidez.

2024-2029 aldirako Batzordearen orientazio politikoetan jasotako berrikuspen horren helburua da energiaren eta klimaren alorreko egungo gobernamendua hobeki harmonizatzea eskuragarritasunaren, lehiakortasunaren, deskarbonizazioaren, segurtasun energetikoaren eta autonomia estrategikoaren helburu politikoekin, begirada 2030etik harago jarriz, betiere. Are gehiago arrazionalizatu eta sinplifikatuko plangintzaren eta jakinarazpenaren alorretako betebeharrak eta karga administratiboa murriztuko du, dagokionean, digitalizazio-maila handiagoa baliatuz. Iazko Erregelamenduaren funtzionamenduari buruzko berrikuspen-txostenetik eratorri da berrikuspena.

Herritar, profesional eta adituak parte hartzera adoretzen dira, 2026ko martxoaren 12a arte izanen baitute horretarako aukera. Batzordeak 2026ko azken hiruhilekorako aurreikusitako legegintzako proposamenerako eginen dituen prestatze-lanei gehituko zaizkie kontsulta horren emaitzak

Kontsulta publikoari eta datu-deialdiari buruzko xehetasun gehiago kontsultatzen ahal dituzu online.