Gaur, Montenegroren Atxikimendu Biltzarraren 24. bileran behin-behinean itxi dira kapitulu hauei buruzko atxikimendu-negoziazioak: 3. kapitulua (ezartzeko eskubidea eta zerbitzuen prestazioa), 4. kapitulua (kapitalen mugimendu-askatasuna), 6. kapitulua (sozietate-eskubidea), 11. kapitulua (nekazaritza eta landa-garapena) eta 13. kapitulua (arrantza).

Beharrezkoa izanez gero, EBk kapitulu horiek berriro lantzen ahalko ditu, hala dagokionean.

  1. kapitulua, kontratazio publikoari buruzkoa, behin-behinean itxi zen 2025eko ekainaren 27an egindako beste Atxikimendu Biltzar batean. EBko ondarearen harmonizazioaren eta aplikazioaren alorreko aurrerapenen jarraipena egiten jarraituko da negoziazioetan.

Montenegrok 33 negoziazio-kapituluak ireki ditu EBra atxikitzeko negoziazioetan. Gaur adostutako behin-behineko itxierarekin, haietako hamabi kapitulu behin-behinean itxita gelditu dira dagoeneko. Atxikimendu Biltzarrak berretsitako negoziazio-printzipioen arabera, kapitulu espezifiko eta partzialei buruzko negoziazioetan lortutako akordioak ez dira behin betikotzat jotzen ahalko, harik eta akordio orokor bat hitzartu arte kapitulu guztietarako.

Danimarkako Europako Gaietako ministro Marie Bjerre andreak zuzendu zuen Europar Batasunaren ordezkaritza, EBko Kontseiluaren presidentetza daniarra ordezkatuz, eta Marta Kos Hedapenerako Europako komisarioak ere parte hartu zuen. Montenegroko lehen ministro Milojko Spajić jaunak zuzendu zuen Montenegroko ordezkaritza.

Informazio gehiago