Batzordeak gogo onez hartu du EBko estatuen erabakia, 2026ko uztailetik aurrera produktu bakoitzeko 3 euroko eskubide bat ezartzekoa 150 eurotik beherako merkataritza elektronikoko paketeetarako.
Zerga berri hori lagungarria izanen da Europako enpresen lehiakortasuna babesteko, merkataritza elektronikoaren eta txikizkako merkataritza tradizionalaren arteko lehia-kondizioak berdinduko baitira.
EBn merkataritza elektronikoko produktuen inportazioak abiadura handian areagotu direla ikusirik, Batzordeak eta estatu kideek batera aitortu dute arrakala berdinduko duen soluzio bat behar dela berehala, harik eta EBko Aduanako Datu Zentroa sortzen den arte (2028an), EBren aduana-erreformaren parte gisa.
Kontseilua eta Batzordea lanean ari dira aldi baterako neurri hori aplikatu ahal izateko, aldaketa juridiko egokiak eginez eta funtzionamendu ona bermatuz alderdi informatikoari dagokionez.