Europako Batzordeak NextGenerationEUren bonu berdeen esleipenari eta inpaktuari buruzko urteko txostenaren 2025eko edizioa argitaratu zuen. Txosten horrek (2025eko abuztuaren 1erainoko datuak erabiliz) erakusten du EB munduko bonu berdeen jaulkitzaile handienetako bat bihurtu dela, NextGenerationEUren 78 500 milioi euro jaulki baititu bonu berdetan.

Kalkuluen arabera, finantzaketa horri esker, urtean 14 milioi tona CO2 saihestuko dira. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez klimarekin lotutako proiektuak osorik gauzatzeari esker (262 800 milioi euro, 2025eko abuztuaren 1ean), EBko berotegi-efektuko gasen emisioak urtean 53,4 milioi tona CO2 murriztu daitezke. 2022an EBren berotegi-efektuko gasen emisio metatuen % 1,5 izanen litzateke.

Txostenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus eskainitako prentsa-agiria eta galdera-erantzunen orrialdea.