Europako Batzordeak pozik hartu du Europako Parlamentuaren eta EBko estatu kideen artean Omnibus I sinplifikazio-paketeari buruz lortutako akordio politikoa, aurrerapauso garrantzitsua baita enpresen zama administratiboa arintzeko.
Jasangarritasunaren arloko informazio korporatiboari buruzko Zuzentarauaren eta enpresek jasangarritasunaren arloan behar duten arretari buruzko Zuzentarauaren aldaketak dira lehen omnibus pakete horren muina. Helburua da EBko estatu kide guztietan jasangarritasunari eta behar bezalako arretari buruzko informazioa aurkezteko lanak sinplifikatzea eta harmonizatzea, enpresek oztopo gutxiago eta betetzean koherentzia handiagoa dutela bermatzeko, indarrean dauden zuzentarauen osotasuna eta helburuak arriskuan jarri gabe.
Behin-behineko akordioa aurrerapauso handia da EBko enpresentzako enpresa ingurune onuragarriago bat sortzeko, hazten, berrikuntzan eta kalitatezko lanpostuak sortzen lagunduko diena. Orain, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak formalki onetsi behar dute, eta, legegilekideek onartu ondoren, aldaketak Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta egun horretan bertan izanen dituzte ondorioak.
Xehetasunak kontsultatzen ahal dituzu dagokion prentsa-oharrean.