Europako Batzordeak lehiaren defendatzeko ikerketa formal bat abiatu du, adimen artifizialeko hornitzaileek WhatsAppera duten sarbideari buruzko Metaren politika berriak lehiaren EBko arauak urratzen ote dituen ebaluatzeko.

Metak 2025eko urrian iragarri zuen politika berriak AAren hornitzaileei debekatu egiten die WhatsApp Business tresna erabiltzea, enpresei bezeroekin WhatsApp bidez komunikatzeko aukera ematen diena, eskaintzen duten zerbitzu nagusia AA bada. Enpresek AA tresnak erabiltzen jarrai dezakete funtzio osagarrietarako edo laguntzako funtzioetarako, hala nola WhatsApp bidez bezeroari eskaintzen zaion arreta automatizatua. Batzordea kezkatuta dago, politika berri horrek ez ote duen AAren beste hornitzaile batzuei eragotziko Europako Esparru Ekonomikoan («EEE») beren zerbitzuak WhatsApp bidez eskaintzea.

Hala dela frogatzen bada, ikertutako jokabideak EBko lehiakortasun arauak urratzen dituela egiaztatuko litzateke, debekatua baitago nagusitasunezko egoera batez abusatzea [Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 102. artikulua eta Europako Esparru Ekonomikoari (EEE) buruzko Akordioaren 54. artikulua].

Batzordeak premiazko ikerketa xehatua eginen du orain. Ikerketa formalaren prozedura hasteak ez dio emaitzari eragiten, ordea.

Teresa Riberak, Trantsizio Garbi, Justu eta Lehiakorrerako presidenteorde exekutiboak honako hau adierazi du: “AAko merkatuak goraldian daude Europan eta hortik kanpo. Bermatu behar dugu Europako herritarrek eta enpresek erabat baliatu ahal izatea iraultza teknologiko horren onurak, eta lan egin behar dugu operadore digital nagusiek bere boterea neurrigabekeriaz erabil ez dezaten lehiakide berritzaileak baztertzeko. Horregatik ari gara ikertzen Metaren politika berria legez kanpokoa den lehia-arauen arabera, eta ea azkar jokatu behar dugun AAren eremuan lehiari konpondu ezinezko kaltea egin ez diezaioten”.

Online kontsultatzen ahal dituzu prentsa agiria eta informazio-fitxa.