Europako Batzordeak gogo onez hartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean adostutako behin-behineko akordioa, Balio-bizitzaren akaberan dauden ibilgailuei buruzkoa, zeinak barne hartzen baititu diseinua, produkzioa eta ibilgailuen balio-bizitzaren akaberako tratamendua.
Altzairuaren, aluminioaren, kobrearen, plastikoen eta beste lehengai batzuen erabiltzaile handienetako bat da automobilgintza. Ibilgailuak hobeki bildu, desegin eta tratatzen badira, baliabide baliotsu gehiago berreskuratu eta mantenduko dira EBn.
Balio-bizitzaren akaberan dauden ibilgailuei buruzko araudiak ingurumenaren eta klimaren inguruan ditugun helburuak lortzen lagunduko du eta, aldi berean, EBk hornidura-katearen gorabeherei dagokienez duen erresilientzia indartuko du eta inportazioekiko mendekotasuna murriztuko du. Adibidez, zenbatespenen arabera, neurri berriek aukera emanen dute lur arraroak dituzten materialen ehunka tona, bost-sei milioi tona altzairu, bat-bi milioi tona aluminio eta 0,2-0,3 milioi tona kobre birziklatu eta berrerabiltzeko. Hori guztia funtsezkoa da automobilgintza lehiakor, jasangarri eta zirkularra babesteko Europan.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak araudi berria formalki adosten dutenean, indarrean sartuko da EBren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egunera.