Automobilgintzaren sektorearentzako neurri-sorta bat aurkeztu du Batzordeak, sektoreak mugikortasun garbi baterako trantsizioan egiten dituen ahaleginak babeste aldera. 2050erako neutraltasun klimatikoa eta independentzia estrategikoa izatearen helburua lortzeko asmo handiko esparru politiko pragmatiko bat ezartzen du neurri-sortak, fabrikatzaileentzat malgutasun handiagoa ematen duela, aldi berean Bestalde, EBko industriari arauak sinplifikatzeko egindako eskaerari ere erantzuten dio.

Zenbait hamarkadatan zehar automobilgintzaren sektorea funtsezkoa izan da Europako industriaren lehian, milioika lanpostu sortu baititu eta berrikuntza teknologikoa bultzatu baitu. Mundua aldatzen ari den garai honetan, automobilgintza-industria eraldatzen ari da, teknologia eta eragile berriei esker.

Merkatu-seinale garbi bat bidali die neurri-sortak zero emisioko ibilgailuei eta, aldi berean, malgutasun handiagoa eskaini dio industriari CO2-aren inguruko helburuak betetzeari dagokionez eta Europar Batasunean fabrikatutako ibilgailu eta bateriak babestu ditu. Zero emisioko eta emisio baxuko ibilgailuak erabiltzea babestuko du enpresa-ibilgailuen flotei buruzko ekimenak  Automobilgintzaren sektorerako omnibus neurri-sortak lehiakortasuna hobetzen du, kostuak aurreztuz (kalkuluen arabera, 706 milioi euro inguru aurreztuko dira urtean), burokrazia murriztuz eta inbertsioen segurtasuna areagotuz.

Ursula von der Leyen Batzordeko presidentearen esanetan: «Berrikuntza. Mugikortasun garbia. Lehiakortasuna. Lehentasun nagusi horiek izan ditugu aurten, elkarrizketa biziak izan ondotik automobilgintzaren sektorearekin, gizarte zibileko erakundeekin eta alderdi interesdunekin. Eta, gaur, guztiak batera ari gara lantzen. Teknologiak mugikortasuna abiadura bizian eraldatzen duen eta geopolitikak munduko lehia berregituratzen duen heinean, trantsizio garbiaren abangoardian jarraitzen du Europak mundu mailan».