EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak behin-behineko akordio bat lortu dute txakur eta katuen ongizateari eta trazabilitateari buruz EB guztirako gutxieneko arauak ezarri ditu akordioak lehenbizikoz. Proposamenaren helburua da hazleek, salmenta-establezimenduek eta babeslekuek hazitako txakur eta katuen ongizatea hobetzea eta, aldi berean, kontsumitzaileen babesa hobetzea, konpetentzia leiala bermatzea eta legez kanpoko merkataritzaren aurka borrokatzea.
Txakur eta katu guztiak identifikatzea exijitzen du arau berriak, baita dagoeneko jabea dutenak ere. Hala ere, pertsona fisikoek ez dute establezimenduen betekizunak bete beharrik.
Betekizunak gutxieneko arauak dira, EBko merkatua harmonizatzeko prestatuak. Estatu kideek, hala nahi izanez gero, arau zorrotzagoak mantendu edo onetsi ditzakete.
EBko herritarrek 72 milioi txakur eta 83 milioi katu baino gehiago dituzte; urteko merkatu-balioa 1.300 milioi eurokoa da. Hori guztia gorabehera, europarren % 74k uste dute gehiago babestu behar dela etxeko animalien ongizatea. EBren gaur egungo araudia helburu zientifikoekin erabiltzen diren edo merkataritza-helburuz garraiatutako animaliei buruzkoa da batez ere; araudi nazionalak, aldiz, asko aldatzen dira estatu kide batetik bestera.
Babes handiagoaren eskaera publikoa gero eta handiagoa denez, Europako Batzordeak txakur eta katuen ongizatea eta trazabilitatea hobetzeko lege-proposamen bat aurkeztu zuen 2023ko abenduaren 7an. 2024ko ekainaren 26an, negoziazio-mandatuari buruzko akordio bat lortu zuten EBko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak. EBko herritarren eskaera sendo bati zuzenean erantzuten dio akordioak: Europa osoan etxeko animalien ongizatearen inguruan zegoen kezka orokorra agerian utzi zuen Eurobarometroko inkesta batean jaso zen, 2023ko urrian argitaratu zena.