EBren misioen berri emateko jardunaldiak eginen ditu Europako Batzordeak 2026ko urtarrilaren 20an eta 21ean, eta, haietan, eskatzaile posibleei orokorki azalduko die zer gai berri ageri diren 2026rako deialdian2026-2027 aldirako prestatu dituen misioen lan-programan (Horizon Europe ekimenaren esparruan). Lineako ekitaldi hori Europako Batzordearen web-plataformaren bidez eskainiko da.

2026-2027 aldirako EBren misioen lan-programaren aurretiazko bertsioa eskuragai dago hemen.

Jardunaldi informatiboen ondotik, bitartekotza-ekitaldi bat eginen da 2026ko urtarrilaren 28an eta 29an, elkarteak eta partzuergoak sustatze aldera EBren misioetarako hurrengo deialdietarako. NCP4Missions izanen da antolatzailea, EBren bost misioetarako harreman-puntu nazionalen nazioarteko sarea. Jardunaldia urtarrilaren 28an hasiko da, 10:00etan (CET), onlineko osoko bilera batekin, zeinak 2026ko deietarako proposamen sendoak prestatzen irakasteko orientazio praktikoa eskainiko baitu. Osoko bileraren ondotik, parte-hartzaileek onlineko aldebiko bilerak zehazten ahalko dituzte, beren ezagutza espezializatuak aurkezteko, proiektuen inguruko ideiak partekatzeko eta lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.

Argibide gehiago hemen.