Europar Batasunaren etorkizuna Nafarroatik ere pasatzen da. Gaur, azaroak 21, 13:00etan, together.eu webguneak, Navarra TVrekin batera, ‘Terraza de Europa’ren edizio berri bat antolatu du.

EBk etxebizitzaren, enpleguaren, trantsizio ekologikoaren eta industriaren arloan zer egiten duen eta Nafarroari nola eragiten dion sakonago jakin nahi baduzu, gaur, azaroak 21, hitzordua duzu 13:00etan Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean (13. FCOM gela).

Hitzaldian Borja Gimenez Larraz (EPP)  eta Elena Sancho (S&D) eurodiputatuek hartuko dute parte, Jordi Rodríguez Virgili Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Politikoko irakaslearekin batera. Hitzaldia Navarra TVko Blanca Basiano kazetariak aurkeztuko du.

Gainera, zuk ere parte hartzen ahalko duzu eta zuzenean parte-hartzaileei galdetzen ahalko diezu. Animatzen al zara?

Baiezkoa bada, zain izanen dituzu gaur, azaroak 21, 13:00etan, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean (FCOM 13. gela).