Europako Batzordeak aldaketa bat proposatu du Europako Fiskaltzaren, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoaren (OLAF) eta estatu kideen arteko lankidetza indartzeko. Proposamenak oinarri juridikoa ematen du informazioa trukatzeko eta BEZaren datuak eskuratzeko, eta, hala, EBk Batasunaren finantza-interesen aurkako iruzurrari aurre egiteko duen gaitasuna hobetzen du.

Mugaz gaindiko merkataritzaren jakinarazpen digitala denbora errealean «aro digitalean BEZari buruzko paketearen» zati gisa sartuta, estatu kideek BEZaren iruzurraren aurkako borroka areagotzeko behar duten informazio baliotsua lortuko dute, batez ere mailaz mailako iruzurra (carousel fraud).

Wopke Hoekstra, Klima, Zero Emisio Garbi eta Hazkunde Garbiko komisarioak hau adierazi du: «BEZaren iruzurraren aurkako borroka lehentasuna da niretzat eta Batzordearentzat. Proposamen horrek gure gaitasuna indartuko du, gure finantza-interesak babesteko eta merkatu bakarrean lehia zintzoa bermatzeko. Iruzurraren bidez etekinak lortu nahi dituztenek kontuak eman beharko dituzte. Tresna digitalekin eta informazioa hobeki trukatuta, zerga-sistema sendoagoa eta justuagoa eraikitzen ari gara guztiontzat».

Online kontsultatzen ahal dituzu prentsa agiria eta informazio fitxa.