Europako Batzordeak pozik hartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean lortutako akordio politikoa, NPE sinplifikatzeko paketeari buruzkoa, berekin ekarriko baitu administrazio kargak murriztea, ordainketa erregimenak sinplifikatzea eta nekazarien lehiakortasuna bultzatzea. Omnibus hori Batzordearen sinplifikatze ekimen zabalago baten parte da, eta lehena izan da akordio bat lortzen.
Behin-behineko akordioak Batzordeak maiatzean aurkeztutako proposamenaren muinari eutsiko dio: administrazio eta nekazarientzako administrazio karga murriztu eginen da, bai eta tokian tokiko kontrolak ere; nekazari txikientzako laguntza indartu eginen da ordainketen bidez; eta ustiategi ekologikoek arau sinplifikatuak izanen dituzte. Gainera, akordioak hondamendi naturalek edo fenomeno klimatiko kaltegarriek eragindako nekazari aktiboei krisi egoerengatik ordaintzea aurreikusten du. Legegilekideen artean konpromisoak lortu dira arkitektura berdeari, eskualde ultraperiferikoentzako laguntzari eta datuen elkarreragingarritasunari dagokienez.
Neurri horiek benetako onurak ekarriko dizkiete nekazariei eta estatu kideei; izan ere, izapideak egitea errazten dute, malgutasuna areagotzen dute eta ustiategi txiki eta ertainei NPEren laguntzak hobeki erabiltzen laguntzen diete. Erreformek urtean 600 milioi euro aurreztea ekartzen ahal diete nekazariei, eta 210 milioi euro administrazio nazionalei; aldi berean, ordainketak, baldintzak eta krisi tresnak errazagoak eta malguagoak izanen dira, eta, beraz, argi dago sinplifikatze paketea NPEren emaitza gakoa dela.
Baldin eta legegilekideek akordio politikoa berresten badute, eta, ondoren, urtea bukatu baino lehen formalki indarrean sartzen bada, gaur adostutako proposamen horrek sinplifikazioak eta aurrezki zehatzak ekarriko ditu 2026tik aurrera.
Xehetasun gehiago kontsultatzen ahal dira prentsa oharrean.