Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du gaur herritarrei erretiroan diru-sarrera egokiak lortzen laguntzeko, pentsio osagarri hobeak eta eraginkorragoak eskuragarriagoak eginez.

Pentsio publikoak, Estatu kide guztien pentsio-erregimenen oinarri direnak, osatzea da helburua, ez ordezkatzea.

Gaur hartutako neurri sorta Batzordeak Aurrezki eta Inbertsioen Batasuna lortzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da familiek aukera gehiago izatea beren ondarea handitzeko kapital-merkatuen bidez, eta, aldi berean, EBren hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna suspertzea.

Aldaketa demografikoak eta lan-merkatuaren dinamikak pentsio-erregimenak egokitzea eskatzen dute, eta, horrenbestez, pentsio osagarriek, enpleguko pentsio-planak nahiz banakakoak izan, herritarrei lagungarriak izanen zaizkie erretirorako diru-sarrera dibertsifikatuagoak lortzeko, eta, hala, erretiro-unean segurtasun eta finantza-egonkortasun handiagoa lortzeko. Pentsio publikoen prestazioak ere osa ditzakete, kasu askotan ez baitira nahikoa izanen bizitza-maila egokiari eusteko, batez ere pertsona kalteberena eta emakumeena; izan ere, pentsioen arloan emakumeen eta gizonen arteko genero-arrakala % 24,5ekoa da gaur egun.

Pentsio-erregimen osagarri sendoagoek eta eraginkorragoek Europaren hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna handitzen ere lagun dezakete, epe luzerako aurrezkiak inbertsio produktiboetarako  mobilizatzeko aukera ematen baitute.

Informazio gehiago