Europako Batzordeak EBko 27 estatu kideetatik ausaz hautatutako 150 herritar gonbidatzen ditu prestakuntzari buruzko Europako herritarren talde batean parte hartzera.

Europako Batzordearen izenean lan hori egiten ari den Marea Deliberativa agentzia da errekrutamenduaz arduratzen dena, eta zuzenean herritarrekin harremanetan jarrita egiten du. Azkenean, interesa adierazten duten herritarren artean 150 hautatuko dira ausaz, EBko aniztasun demografiko ordezkatuta geratzen dela bermatzeko.

Bruselara gonbidatuko dituzte, eta han elkarrekin lan eginen dute gomendio zehatzak egiteko, Batasunaren Prestakuntza Estrategiaren jarraipena egiteko. Estrategia horren bidez, etorkizuneko krisien aurrean EBren prestakuntza eta erantzun zibila hobetu nahi dira, eragile garrantzitsu guztiak prest egon daitezen eta, behar izanez gero, gertaerei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko gai izan daitezen.

Informazio gehiago