Astelehenean, urriaren 20an, eta asteartean, urriaren 21ean, Europako Eskualdeen Batzordearen Espainiako ordezkaritzaren bilera egin zen Santiago de Compostelan.

Nafarroak, gainerako autonomia erkidegoetako ordezkariekin eta Europako Eskualdeen Batzordeko ordezkaritzako tokiko erakundeekin batera, bat egin du “Galiziako Adierazpena” delakoarekin. Adierazpen horrek gaitzespen irmoa adierazten du Europako Batzordeak 2028-2034 urteetarako finantza esparruari eta etorkizuneko kohesio politikari buruz egindako proposamenaren aurrean.

Eredu berri horrek Europako funtsak plan bakarretan bilduko lituzke, kudeaketa zentralizatuko estatu kideen arabera, eta horrek eskualdeko parte hartze eraginkorra murriztuko luke, gardentasuna kenduko lioke baliabideen lurralde banaketari, eta ahuldu eginen luke Batasunaren Tratatuetan jasotako kohesio printzipioa.

“Galiziako Adierazpena” 2025eko urriaren 21ean argitaratu zen, Santiago de Compostelan, ordezkaritza guztien artean jarrera bateratu bat ezartzeko deitutako jardunaldian.