Ursula von der Leyen presidenteak Europa Taldearen 618 milioi euroko paketea iragarri zuen atzo, Afrikan energia garbiranzko trantsizioa bizkortzeko. Iragarkia, Bruselako Gateway Foro Globalean aurkeztua, mugarri garrantzitsua da «Scaling up Renewables in Africa» kanpainan (energia berriztagarriak Afrikan zabaltzea). Hegoafrikako presidente Cyril Ramaphosa-rekin batera antolatu da kanpaina, eta Global Citizen interesen defentsarako nazioarteko erakundearekin koordinatu da.

Kanpainak mundu osoaren iritzi publikoa sentsibilizatzen du eta inbertsio publiko eta pribatuak mugiarazten ditu, Afrika osoan energia garbia sortu eta eskuragarria izan dadin. Ursula von der Leyen lehendakariak honako hau adierazi du: «Afrikak badu behar duen guztia energia garbien munduko lider bihurtzeko: ikuspegia, talentua eta natura-baliabide ugariak. Europa Taldearen 618 milioi euroko pakete honekin indarrak batuko ditugu Afrikako bazkideekin kontinenterako etorkizun energetiko garbia eta jasangarria bultzatzeko.

Ursula von der Leyen eta Cyril Ramaphosa presidenteek paratu zuten martxan «Scaling up Renewables in Africa» kanpaina Brasilen 2024ko azaroan egindako G20aren Gailurrean. Global Citizen erakundearekin batera garatutako kanpainak helburu du gobernuen, garapen bankuen eta sektore pribatuen nazioarteko konpromisoak mugiaraztea, Afrika osoan energia berriztagarriak irisgarri egon daitezen bultzatzeko.

Informazio gehiago duzu ikusgai lineako gure prentsa oharrean. Linean ikusgai dituzu, orobat, von der Leyen presidenteak Ramaphosa presidentearekin prentsari egindako agerraldian egindako adierazpenak.