Europako Eskualdeen Batzordeko lehendakari Kata Tüttők eta Kohesio eta Aldaketarako lehendakariorde exekutibo Rafaelle Fittok, Europako Eskualdeen eta Hirien Astearen 23. edizioa paratu dute martxan gaur.
«Shaping Tomorrow, Together» (Elkarrekin etorkizuna moldatuz) lelopean, hiru eguneko ekitaldiak Europar Batasun osoko 6.500 parte-hartzaile bilduko ditu, tartean arduradun politikoak, profesionalak, proiektuen sustatzaileak, gizarte zibileko ordezkariak eta ikertzaileak. Astean zehar 200 lan saio baino gehiago eginen dira, honako hiru gai nagusi hauen gainean: «Kohesioa eta hazkundea etorkizuna eraikitzeko», «Gelditzeko eskubidea: nola paratu martxan lurralde bakoitzaren potentziala» eta «Etorkizuna eraikitzen duten hiriak».
Kohesio eta Aldaketarako lehendakariorde exekutibo Rafaelle Fittok nabarmendu duenez, «Europako Eskualdeen eta Hirien Asteak aukera bikaina eskaintzen du gure herritarrentzat funtsezkoak diren auzien gainean solastatzeko. Europar Batasun osotik heldutako ordezkarien parte-hartzeari esker, neurrira egindako irtenbideetan lan egiteko aukera dugu, bai eta lurraldean oinarritutako ikuspegi bat bermatzekoa ere. Lankidetza eta asoziazionismoa funtsezkoak dira kohesio politikek arrakasta izan dezaten. Gure herritarren bizitza hobetzeko konpromiso irmoa dugu, eta, horretarako, ezinbestekoa da eskualde guzti-guztietan desberdintasunak murriztea eta lurralde-garapena sustatzea.
Informazio gehiago eskuratzeko, asteari buruzko prentsa oharra sarean dago eskuragarri.