Irekia dago dagoeneko laguntza hauen deialdia: EP PerMed – the European Partnership for Personalised Medicine Ikerketa eta teknologiako RITC2026 – Medikuntza pertsonalizaturako datu multimodalen ikuspegien proba eta frogantza (MultiPMData2026 ).
EP PerMedek giza osasuneko berrikuntza proiektuak finantzatuko ditu, baldin eta datu multimodalak erabiltzen badituzte medikuntza pertsonalizatuko ikuspegiak izateko, eta horrela, ahalbidetzen badute multimorbilitatea duten pazienteak —hau da, tratamendua behar duten bi eritasun kroniko bederen dituztenak— kudeatzea efizientzia handiagoz eta era pertsonalizatuago batez.
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak finantzatutako deialdia bi fasetan kudeatuko da (preproposals eta full proposals). Nafarroarako guztizko aurrekontua 200.000 eurokoa izanen da, eta 14,8 milioi euro ingurukoa, berriz, deialdi osorakoa.
Data garrantzitsuak
2025eko urriaren 28a – Infoday RITC2026 – online web mintegia: https://lnkd.in/dzdJqniJ
Deialdi berriaren ikuspegi orokorra emanen du, eta haren helburuak, irismena eta eragin aurreikusia zehaztuko ditu. Saioan informazioa emanen da, orobat, finantzatzeko aukerei, eskaera-epeei, hautatzeko irizpideei buruz, bai eta proposamenak aurkezteko prozesuaren gaineko orientabide praktikoa ere.
2025eko azaroaren 18a– Matchmaking event: Egun honetan bazkideak bilatzeko ekitaldi espezifikoa eginen da, lankidetza sustatzeko eta partzuergoak osatzen laguntzeko, proposamenen lehiakortasuna indartze aldera. Ekitaldian ponentzia magistralak ere izanen dira; hain zuzen ere, eritasun kronikoen kudeaketan barne hartu gabeko beharrei eta osasun-laguntzako berrikuntzei buruzkoak. Haien helburua izanen da ideiak inspiratzea eta geroko berrikuntza proiektuen garapena estimulatzea.
Ekitaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da aitzinetik erregistratzea b2match plataforman, zeina interesdunek erabilgarri baitute.
2026ko urtarrilaren 12a – Preproposalak aurkezteko muga-eguna. (Full proposalak ixteko epea: 2026ko apirilaren 27a).
RITC2026ri buruzko informazio guztia deialdiaren webgunean dago: https://lnkd.in/d8fiQuVq