Altzairuaren eta plastikoaren sektoreak nagusi dira isuriak aurrezteko potentzialean.

Ekonomia zirkularreko neurriek nabarmen lagundu lezakete energiaren kontsumo handia duten industrietan (altzairua, aluminioa, zementua, hormigoia eta plastikoa) berotegi efektuko gasen isuriak murriztuko balituzte. Sektore horiek, gaur egun, Europar Batasuneko isurketa guztien ia % 15 dira. Gainera, industria horietan zirkulartasunerako neurriak txertatzeak EBko segurtasun energetikoa eta ekonomikoa hobetuko luke, inportazioekiko mendekotasuna murriztuta.

JRCren txosten berri batek erakusten du ekonomia zirkularreko praktikek nabarmen murriztuko lituzketela berotegi efektuko gasen emisioak hainbat sektoretan, hala nola plastikoan, altzairuan, aluminioan, zementuan eta hormigoian. Materialak hobeki kudeatuz gero, eta haietan txertatuz gero murrizketa, berrerabiltze eta berreskuratze neurriak, EBko industriak 189 eta 231 milioi tona arteko CO2 baliokide murriztu litzake urtean. Zirkulartasun neurriak bereziki eraginkorrak izan litezke sektore siderurgikoko isuriak (64 eta 81 milioi tona arteko CO2 baliokidea urtean) eta plastikoaren sektorekoak (75 eta 84 milioi tona arteko CO2 baliokidea urtean) murrizteko.

Informazio gehiago