Europako Parlamentuaren 2025eko Kontzientzia Askatasunaren Sájarov sarirako hautagaiak.
Urtero, Parlamentuak Sájarov Saria ematen du, omena eskaintzeko giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak defendatzen, gutxiengoen eskubideak babesten eta nazioarteko zuzenbidea, demokrazia eta zuzenbidezko estatua errespetatzearen alde borrokatzen nabarmendu diren pertsona nahiz erakundeei. 2024an Venezuelako oposizioak jaso zuen saria.
Izendapenak talde politikoek edo gutxienez 40 eurodiputatuk aurkez ditzakete. 2025eko ediziorako hautagaitzak Kanpo Gaietarako eta Garapenerako batzordeek eta Giza Eskubideen azpibatzordeak elkarrekin irailaren 23an egindako bileran aurkeztu ziren.
1988az geroztik, Kontzientzia Askatasunaren Sájarov Sariak giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak defendatzen dituzten pertsonak eta erakundeak aintzatesten ditu urtero. Sariaren izena Andréi Sájarov fisikari sobietar eta disidente politikoaren omenez ezarri zen, eta 50.000 euroz hornitua da.
Egutegia
- Urriak 16: Kanpo Arazoetako eta Garapeneko batzordeek hiru finalistak erabakitzeko botoa emanen dute
- Urriak 22: talde politikoen lidergoek eta Legebiltzarreko presidente Roberta Metsolak 2025eko hautagaitza irabazlea erabakiko dute
- Abenduak 16: Sájarov saria emateko ekitaldia Estrasburgon.