Europako finantzaketaren eskaera errazteko eta sinplifikatzeko, Europako Batzordeak “EU funding & me” (EBren finantzazioa eta ni) aplikazio mugikor berria abiarazi du. Tresna berriaren helburua da Europar Batasunaren finantzaketarako sarbide errazagoa bermatzea eta erabiltzaileei finantzaketa aukerak bilatzen laguntzea.
Europar Batasuneko herritar guztiek eska dezakete EBren finantzaketa. Urtero 38.000 milioi euro baino gehiago eskuratzen ahal dituzte herritarrek finantzatzeko aukeretan, EBren finantzaketen eta lizitazioen atariaren bidez. Aplikazio berriak aipatutako atariaren tresna osagarri gisa funtzionatzen du, baina finantzaketa, oraindik ere, atariaren bidez eskatu beharko da.
Finantzaketen eta lizitazioen ataria da Europako Batzordeak eta EBko beste erakunde eta agentzia batzuek kudeatzen dituzten finantzaketa programetara eta kontratazio aukeretara sartzeko gune nagusia. EBko programa enblematikoen bidez, hala nola Erasmus+, Horizonte Europa eta Europako Gizarte Funtsa+, finantzaketa aukerak aurkitzen ahal dira eremu ugaritan.
Tresna berriak aukera emanen die erregistratutako 2 milioi erabiltzaile baino gehiagori eta astean 300.000 bisitari baino gehiagori, beren proiektuetara zuzenean gailu mugikorretatik eta tabletetatik sartzeko.