Guztira, 393 eskaera jaso dira 2025-2026 ikasturterako. Azkenik, autonomia erkidego guztietako eta Melillako 127 ikastetxe hautatu dira, eskualde desberdinetako 64 eskola mentorerekin batera. Europako programa hori hasi zenetik, 41.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.
2025-2026 ikasturte honetan Europako Parlamentuaren Eskola Enbaxadoreak programarako herrialde osoko ikastetxeen 393 eskaera jaso dira. Horietatik guztietatik, 127 eskola enbaxadore berri hautatu dira, autonomia erkidego guztietan eta Melillan banatuta. Gainera, 64 ikastetxe –programan hiru urtetik gorako parte-hartzea dutenak– Eskola Mentore gisa ariko dira, eta erreferente bihurtuko dira, beren erkidegoko beste eskola enbaxadore batzuentzat. Hautatutako ikastetxeen zerrenda osoa kontsultatzen ahal da esteka honetan.
2025-2026 edizioa Europar Batasuneko herrialde guztietan eta Erresuma Batuan garatzen den programa honen hamaikagarren edizioa izanen da. Urtero, EPEE programak, Espainian, 4.500 ikasle inguru biltzen ditu DBHko 4. mailatik aurrera, eta 600 irakasle inguru. 2015-2016 ikasturtean hasi zenetik, herrialde osoko 1150 ikastetxek eta 41.000 ikaslek baino gehiagok jaso dute programa hau.