Kontseiluak, Europako Parlamentuarekin behin-behineko akordio bat egin ondoren, ingurumenean plastikozko pikorren galera prebenitzeari buruzko Erregelamendua onartu du.
Erregelamendu berriak mikroplastikoek eragindako kutsadura murriztea du helburu, plastikozko pelleten kontrolak eta kudeaketa indartzearen bidez; izan ere, lehengai industrial giltzarria da hornikuntza-katean.
Araudi berria pellet-galeren prebentzioan oinarritzen da, eta enpresei enbalatzeko, manipulatzeko, langileendako, prestakuntzarako eta ekipamendurako neurriak barne hartuko dituzten arriskuak kudeatzeko planak ezar ditzatela eskatzen die. Erregelamenduak, halaber, betebehar argiak ezartzen ditu istripuzko galeren kasuan egin beharreko garbiketarako.
Ekitatea eta kontu-ematea bermatzeko, EBkoak ez diren garraiolariek ordezkari baimendu bat izendatu beharko dute EBren barruan, eta urtean 1.500 tona plastikozko pikor baino gehiago manipulatzen dituzten operadoreek erakunde independente baten ziurtagiria lortu beharko dute. Enpresa txikienek betetze-neurri sinplifikatuak izanen dituzte, hala nola mikroenpresentzako adostasun-autoadierazpenak.
Gainera, erregelamenduak betekizun espezifikoak ezartzen ditu plastikozko pelletak itsasoz garraiatzeko, eta enbalatzeari, garraioari eta kargari buruzko informazioa jorratzen du, itsasoan pelletak isurtzea saihesteko.