Prest al zaude klima-aldaketari aurre egiteko? Klimaren aldeko Europako Ituneko enbaxadore eta bazkide berrientzako deialdia. Urriaren 15era arte egonen da zabalik!

Klimaren aldeko Europako Ituneko enbaxadoreak eta bazkideak ekintzaren buru dira: ekintza klimatiko esanguratsuak inspiratzen, laguntzen eta zabaltzen dituzte beren komunitate eta sareetan. Esploratu Itunaren mapa interaktiboa haiei buruz gehiago ikasteko.

Europa osoan, zu bezalako pertsonak aldaketa bultzatzen ari dira. Itunaren enbaxadore edo bazkide gisa, antzeko ideiak dituzten ehunka pertsonarekin konektatuko zara, ideiak eta konponbideak partekatuko dituzu, tresna eta baliabide praktikoak eskuratuko dituzu eta egindako lanagatik nabarmenduko zara.

Behar dena duzula uste duzu? Ezagutzen al duzu interesa izan dezakeen inor? Partekatu deialdia haiekin edo zure komunitatearekin sare sozialetan: LinkedIn , Instagram .

Lortu informazio gehiago eta aurkeztu eskabidea gaur bertan