Irailaren 19an, ostirala, Batzordeak Europako Bauhaus Berria indartzeko datuen deialdia jarri zuen abian. Europako Bauhaus Berriaren helburua da tokiko komunitateei etorkizun jasangarri eta inklusibo baterako trantsizioaren buru izateko aukera ematea; izan ere, gaur egungo erronkek —hala nola klima-aldaketa eta etxebizitza-arloko presioak— gero eta eragin handiagoa dute tokiko komunitateetan. Jasotako oharretan oinarrituta, Europako Batzordeak Kontseiluaren komunikazio bat eta gomendio-proposamen bat onartuko ditu 2025eko abenduan.

Europako Bauhaus Berria von der Leyen presidenteak jarri zuen abian 2020an. Xedea da elkarrekin jasangarriak eta inklusiboak diren eraikin, gune publiko eta auzo politak sortzea, eta pertsonak sorkuntza- eta komunitate-espiritua oinarri hartuta batzea. Bost urte geroago, Europako Bauhaus Berria mugimendu dinamiko bihurtu da, eta 1.900 erakundetik gorako komunitate sendo batek laguntzen du, arkitektoak, diseinatzaileak, ikertzaileak, tokiko komunitateak eta herritarrak barne hartuta. EBk 740 milioi euro inbertitu ditu ia 700 proiektutan, bai Europa osoan, bai Europatik kanpo, hala nola Ukraina berreraikitzeko. Gainera, 2025-2027ko Europako Bauhaus Berriaren Mekanismoak finantza-oinarri sendoa ematen du datozen urteetan auzoak biziberritzeko, diseinu parte-hartzailearen eta baterako sorkuntzaren bidez.

Datuen deialdia urriaren 17ra arte egonen da irekita «Eman zure iritzia» atarian. Herritarrek, profesionalek, adituek eta gaian interesa duen edonork aurkez ditzakete beren ikuspuntuak.