Europar Batasunak finantzatzen du TwIN Govtech programa, Next Generation funtsen bidez, RETECH programaren esparruan
TwIN Govtech programara aurkeztutako 113 hautagaitzen artean aukeratu dira. Programa horren bidez, irtenbide berritzaileak probatzen dira energiaren, mugikortasunaren, hirigintzaren eta airearen kalitatearen arloetan, besteak beste.
Guztira zortzi enpresa eta zentro teknologikok biki digitalen proiektu pilotuak garatu dituzte TwIN Govtech programaren bidez, egungo hiri-erronkei erantzuteko, Iruña hiri berritzaileagoa, jasangarriagoa eta konektatuagoa izan dadin.
Aurkezturiko 113 hautagaitzen artean aukeratu dira proposamen irabazleak, eta irtenbide berritzaileak probatuko dituzte funtsezko lau arlotan: energia, mugikortasuna, hirigintza eta airearen kalitatea; aldi berean, zortzi erronkatan bereizirik daude: bero- eta hotz-sareak diseinatzea, energia-efizientziaren kultura, airearen kalitatea neurtzea, ingurumen-kudeaketa integrala, hiri-espazioa mantentzea, etorkizuneko hiria diseinatzea, mugikortasun-azpiegiturak planifikatzea eta hiri-garraio publikoa hobetzea.
Beren kategorian hautatzen diren erakundeek 60.000 euro arteko adjudikazioak jasoko dituzte proiektu pilotuetarako. Horrela, aukera izanen dute teknologiak ingurune erreal batean probatzeko, eta inpaktu zuzena izanen dute herritarrengan. Proiektu horien bidez, hautaturiko irtenbideak esperimentatzen ahalko dituzte, ikaskuntzak lortzeko eta, ahal bada, ekipo publikoen beharrekin bat datozen proposamenak gauzatzeko.