Estatistiken artean galdu zara? Europari buruzko informazio garrantzitsua aurkitu nahi duzu, dauden datu guztiei zentzua emateko?
Irailaren 25ean, galdera horiei erantzuten ahalko diezu, eta aukera izanen duzu Europako estatistikak aztertzeko, ahaleginik egin gabe, Eurostaten sare sozialetako kanaletan eta webgunean, bertako adituekin batera. Argi azalduko dituzte zenbait kontzeptu estatistiko, eta zenbait baliabide interaktibo eta infografia erabilgarri egonen dira eskura, jakin-mina duen edonorentzat baliagarriak baitira. Gainera, gehiago ikasiko duzu hezkuntza-materialen eta multimedia-baliabideen sorta zabalari buruz, eta zure ezagutza estatistikoak hobetzen ahalko dituzu, Europako datuei eta estatistikei buruz ikasteko prozesuan lagungarri izan daitezen.
Web-mintegi hori zuzenean ikusten ahalko da webgune honetan, 2025eko irailaren 25ean, 11:00etatik 11:45era bitartean (CEST).
Galderak egiteko aukera ere egonen da.