Europako Batzordeak datuen deialdi bat ireki du informazioa eta jardunbide egokiak biltzeko, etorkizuneko Omnibus Digitalean legeria sinplifikatzeko xedez, bereziki datuei, zibersegurtasunari eta adimen artifizialari (AA) dagokienez.
Proposamena bat dator guztiz Batzordearen sinplifikazio-programarekin eta enpresa-ingurune aldekoagoa sortzeko ahaleginekin, helburua baita karga administratiboak arintzea eta enpresen kostuak gutxitzea. Ekimenaren bidez, halaber, Lehiakortasunerako iparrorratzean jasotako helburu bat bete nahi da: karga administratiboa gutxienez % 25 murriztea enpresa guztientzat, eta % 35 gutxienez, enpresa txiki eta ertainentzat.
Henna Virkkunen lehendakariorde exekutiboak eta Subiranotasun Teknologikoaren, Segurtasunaren eta Demokraziaren arduradunak honako hau adierazi du: «Enpresa-jarduera erraztu behar dugu Europan, arriskuan jarri gabe sareko ekitate- eta segurtasun-maila handiak. Asmoa da arau-kodeak berrikuntza erraztea, bai arauak aplikatzeko moduan, baita sinplifikazioan ere, gure helburuak kostu txikiagoarekin bete daitezen. Izapide administratiboak eta gainjartzeak murriztu nahi ditugu, eta lortu nahi dugu arauak ez izatea hain konplexuak EBn aritzen diren enpresentzat».
Datuen deialdi hau alderdi interesdunekin izandako lankidetza zabalaren emaitza da; besteak beste, kontsulta publikoak egin ziren Batasunaren Datuen Estrategiari buruz, Zibersegurtasunari buruzko Erregelamenduaren berrikuspenari buruz eta Adimen Artifiziala Erabiltzeko Estrategiari buruz. Lehen urratsa da EBren arau-kode digitala sinplifikatzeko, eta irekita egonen da 2025eko urriaren 14ra arte.