JUPITER superordenagailu berria, Zaharieva komisarioak eta Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak Forschungszentrum Jülichen (Alemania) inauguratua, exaeskalako atalasea lortzen duen Europako lehen sistema bihurtu da ofizialki, hau da, kintilioi bat eragiketa (1018) baino gehiago egin ditu segundoko. Potentzia informatikoko maila hori bada milioi bat telefono adimendun modernoen gaitasun informatikoen batura bezalakoa. Gertaera garrantzitsu horri esker, Europa goi errendimenduko informatikaren munduko ligan sartu da.

JUPITER Europako superordenagailu indartsuena eta munduko laugarren azkarrena da ofizialki, eta errendimendu paregabea eta jasangarritasuneko ikuspegi sendoa uztartzen ditu. Sistemak energia berriztagarriaz funtzionatzen du erabat, eta hozteko eta energia berrerabiltzeko abangoardiako sistema du. Hori dela eta, munduko superordenagailu modulu eraginkorrena da energiaren ikuspuntutik, Green500 sailkapenean lehenengo posizioa izateak berresten duen bezala.

JUPITERek exaflop batek baino potentzia informatiko handiagoa du, eta zientzia, berrikuntza eta politiken formulazioa eraldatuko ditu Europa osoan. Ikertzaileek, orain, eredu klimatikoak eta meteorologikoak gauzatzen ahalko dituzte kilometro eskalako bereizmenarekin. Horri esker, askoz modu zehatzagoan iragartzen ahalko dituzte muturreko gertaerak –hala nola bero boladak, ekaitz handiak eta uholdeak–.

JUPITERek adimen artifizialeko soluzioak garatzen eta ezartzen lagunduko du; bere superkonputazio gaitasunak 2025eko martxoan iragarritako adimen artifizialeko etorkizuneko fabrika babestuko du, zeinak abangoardiako hizkuntza eredu handiak eratuko baititu adimen artifizial sortzailerako eta hurrengo belaunaldiko teknologia digitaletarako.

JUPITERek EBren eta Alemaniaren 500 milioi euroko inbertsio bateratua du, EuroHPC enpresa komunaren bidez bideratua. Europako estrategiarik zabalenaren parte da AAko gigafaktorien sarea garatzea: eskala handiko konputazio zentro horiek eraginkorrak dira energiaren ikuspegitik eta mugako AAko ereduak prestatzera eta hedatzera bideratzen dira.

Informazio gehiago