Bulego berria da Tuteran, baina Nafarroako beste puntu batzuetan jada badaude beste batzuk. Horien guztien bidez, Gobernuak indartu egiten du trantsizio energetiko hurbila, parte-hartzailea eta herritarrendako irisgarria izateko konpromisoa

Garbiñe Basterra Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak Energiaren Leihatila Bakarreko Bulego berria inauguratu du Tuteran; Nasuvinsa sozietate publikoak Erriberako hiriburuan dituen instalazioetan kokatu da. Ekintza horrek urrats berri bat markatzen du Nafarroako Gobernuak herritarrei trantsizio energetiko arrakastatsuari aurre egiteko behar diren tresnak hurbiltzeko hartu duen konpromisoan.

Gune horren asmoa da Erriberan erreferente bihurtzea beren etxebizitzen eraginkortasuna hobetu nahi dutenendako, energia komunitateak eratu edo horietan sartu nahi dutenendako, deskarbonizazio programetan sartu nahi dutenendako edo laguntzen eta birgaitzearen arloan aholkularitza espezializatua jaso nahi dutenendako. Gainera, Europako Plan4CET proiektuaren barruan dago. Proiektu horrek Administrazioaren maila desberdinen arteko lankidetza sustatzen du, eta gobernantza eredu partekatu bat ezarri nahi du, Foru Komunitatean energia aldaketa bizkortzeko.

Leihatila bakarraren eredua eraginkorra da Nafarroako beste eremu batzuetan, energia komunitateak eratu baitira, hamarnaka tailer eta prestakuntza jardunaldi egin baitira eta ehunka etxebizitzatan energia efizientzia hobetu baita. Orain, bulegoa Tuteran zabalduta, Nafarroako Gobernuak eta Nasuvinsak energia trantsizio hurbila, parte-hartzailea eta herritar guztiendako irisgarria izateko konpromisoa indartzen dute.

Informazio gehiago