Europako Batzordeak eta Australiako Gobernuak elkarrizketa ez-lotesleak abiarazi dituzte, Australia Horizonte Europa programari atxikitzeari begira, zeina EBren ikerketa eta berrikuntza programa bereizgarria baita.
Eztabaida tekniko horiek elkartze akordio posible baten xehetasunak eta printzipioak aztertuko dituzte, eta balizko negoziazioetarako oinarriak ezarriko dituzte.
Australiak eta EBk ekoizpen lankidetzako historia luzea dute ikerketaren arloan: EBk herrialde industrializatu batekin itun mailan sinatutako zientzia eta teknologiako lehen akordioa Zientzia eta Teknologiako Lankidetza Akordioa izan zen. Australiarekin 1994an sinatu zen (eta 1999an aldatu).
Aldebiko ikerketan lankidetzan aritzeko lehentasunak ezartzen dira, eta akordio honen arabera gainbegiratzen da lankidetza, Australia-EB Lankidetza Zientifiko eta Teknologikoko Komite Bateratuaren bileretan. Azken bilera Bruselan egin zen, 2024ko apirilaren 11.
Elkarrizketa horien ardatza izanen da Australia Horizonte Europaren II. oinarriarekin elkartzea. Oinarri horrek barnean hartzen du funtsezko lehentasunei buruzko ikerketan lankidetzan aritzea: industria, arlo digitala, industria lehiakortasuna hobetzeko espazioa, zero garbiko trantsizioa sustatzeko energia berriztagarriak eta gure herritarren ongizaterako osasuna.
Elkartzeak programaren zuzeneko finantzaketa lortzeko eta proiektuen buru izateko aukera emanen lieke Australiako ikertzaileei. Eta Australiak finantza ekarpena eginen lioke programari.
EBren Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programarekin elkartzea da Batasunaren eta EBkoa ez den herrialde baten artean zientziaren eta teknologiaren arloan nazioartean lankidetzan aritzeko modurik estuena. Orain arte, EBkoak ez diren 20 herrialde atxiki zaizkio Horizonte Europari.
Ikerketa eta berrikuntzako nazioarteko lankidetza lehentasun estrategikoa da Batzordearendako. Elkartze politikak «Ikerketaren eta Berrikuntzaren Ikuspegi Globala» babesten du, eta Europak irekiera maila globalari eusteko duen konpromisoa berresten du, bikaintasuna bultzatzeko, aurrerapen zientifiko azkarrago baterako baliabideak bateratzeko eta berrikuntza ekosistema indartsuak garatzeko.