| Irailaren 26an, ostirala, Europako Kontseiluak Hizkuntzen Europako Eguna ospatuko du, Europako hizkuntza aniztasuna bakearen eta bizikidetzaren tresna gisa sustatzeko helburuarekin, Languages open hearts and minds (Hizkuntzek bihotzak eta gogoak irekitzen dituzte!) lelopean.
|
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bat egiten du ospakizun honekin, hizkuntzak komunikazio tresna gisa ez ezik, kultur aberastasun gisa ere balioetsiz. Batez ere, hizkuntzetan elkargune bat ikusten duen Europa batean europarrak izateko eta sentitzeko modu bat gauzatzen dutelako. Balio erantsi hori gero eta uniformeagoa den nazioarteko panoraman, non espazio gutxik izan dezaketen hain iragan aberats eta anitza. Hori guztia demokrazian, askatasunean, aniztasunean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna finkatzeko.
Konpromiso hori indartzeko hainbat jarduera antolatu dira, eta jarraian kontsulta daitezke:
| https://www.navarra.es/eu/-/prentsa-oharra/nafarroak-bat-egingo-du-eleaniztasunaren-aldeko-hizkuntzen-europako-egunaren-25-urteurrenarekin?pageBackId=363032&back=true
Euskarabideatik Hizkuntzen Europako Egunean parte hartzera animatzen zaituztegu, gure hizkuntza eta kultura aniztasuna ospatuz. |