Herritarrek nahiz erakunde eta entitate publikoek urriaren 17ra arte bidal ditzakete beren proposamenak.
Etxebizitza eskuragarriaren Europako lehen plana saiatuko da EB osoan milioika pertsonak aurre egin behar dioten etxebizitzaren krisiari aurre egiten. Europako Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuaren Taldeak ahaleginak egin dituzte banku nazionalekin eta nazioarteko beste finantza-erakunde batzuekin, Europa osoan etxebizitza eskuragarriak eta berdeak eraikitzea ahalbidetuko duten finantzaketa-bide berriak sortzeko.
EBko herrialdeei, eskualdeei eta hiriei etxebizitza eskuragarri eta jasangarrien eskaintza handitzen lagunduko die, eta beharra duten pertsonei etxebizitza eskuratzeko aukera erraztuko die, adibidez, egiturazko erronkei erantzunez eta inbertsio publikoa eta pribatua desblokeatuz.
Planak subsidiariotasuna errespetatuko du, eta EBri balio erantsia ematea izanen du helburu, tresna egokietan eta jardunbide onenetan oinarrituta.