EURES Targeted Mobility Scheme (TMS) programak, Europar Batasunak finantzatuak, Europako esparruan lan-mugikortasuna erraztea du helburu, nazioz gaindiko kontratazioa eta aukera profesionaletarako sarbidea sustatuz.

Tresna horren bidez, hautagaiek eta enpresek doako aholkularitza-zerbitzuak eta finantza-laguntzen pakete bat jaso ditzakete:

  • Hautagaiak: EBko, Norvegiako edo Islandiako herritarrek edo egoiliarrek, 18 urtetik gorakoek, enplegu- eta praktika-eskaintza zabala lor dezakete Europan. Programak banakako orientazioa eta 5.000 eurorainoko finantza-laguntza eskaintzen ditu, elkarrizketak, mugikortasuna, tituluen homologazioa eta hizkuntza-ikastaroak ordaintzeko.
  • Enpresek: ETEek eta EBn, Norvegian edo Islandian jarduera ekonomikoa duten erakundeek 30 herrialdetan baino gehiagotan aurki ditzakete profil kualifikatuak. Era berean, enpresa bakoitzeko 4.500 € arteko laguntza ekonomikoa dute langile berrien prestakuntza- eta integrazio-planetarako.

Programa erabat doakoa da, eta 2027ko urtarrilera arte egonen da eskuragarri.

Argibide gehiagotarako, interesa duten erakunde eta hautagaiek EURES TMS plataforma ofiziala kontsulta dezakete, edo Espako Tokiko Kontaktu Puntura jo: Equipo Humano fundazioa (eurestms@fundacionequipohumano.es).