Afganistanen ipar-ekialdean izan duen lurrikara handiaren ondoren, EBk larrialdietarako finantzaketa humanitarioko milioi 1 euro onartu ditu, kaltetutako biztanleriaren premia larrienei aurre egiteko. Diru hori inguruan sorospen-lanak egiten ari diren bazkide humanitarioentzat izanen da.

Gainera, EBk 130 tona inguru sorospen-material emanen ditu bere erreserba humanitarioetatik. Funtsezko produktuak sartzen dira, hala nola kanpin-dendak eta beste babes-artikulu batzuk, arropa, hornidura medikoak eta ura arazteko materiala. Hornidurak EBk finantzatutako bi hegaldi humanitarioren bidez entregatuko dira. Hegaldi horiek aste honen hondarrerako iristea aurreikusita dago.

EBk 2021az geroztik antolatzen ditu hegaldi humanitarioak Afganistanera, 2023ko Herat-en lurrikara hilgarriaren ondorengo hegaldi batzuk barne. Horietan jada 2.000 tona inguru garraiatu dira premia larriko artikuluetan.

Informazio gehiago