“Teknologia ezin da oztopo izan, gizarteratzeko eta gizartea eraldatzeko bide baizik”, adierazi du Tafallako ikastaroetako batera egindako bisitan.
Nafarroako lehendakari María Chivite Navascués andreak Nafarroako Gurutze Gorriak Tafallan dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Bertan, kalteberatasun-egoeran dauden adingabe eta nerabeei gaitasun digitalei buruzko prestakuntza ematen zaie, bazterketa digitala saihesteko. Lehendakariak azpimarratu duenez, helburua da “benetako tresna bat” bermatzea, enplegua lortzeko aukera-berdintasuna errazteko eta “etorkizun bidezkoagoa” lortzeko.
CODI Programa (Haurren Gaitasun Digitalak) Eskubide Sozialetako Departamentuko Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetzak sustatzen du, Gazteria eta Haurren Ministerioarekin lankidetzan, eta 785.700 eurorekin finantzatzen da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren funtsetatik.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, gizarte-erakundeetan eta adingabeak babesteko sistemako zentroetan ematen dira ikastaroak. Oraingoz, 1.417 pertsonak jaso dute prestakuntza, eta Foru Komunitateko 3.416 ikaslerengana iristea aurreikusten da.