EBko turismo-ekosistemako alderdi interesdun batzuek urrats garrantzitsua eman dute hoteletako eta beste turismo-ostatu mota batzuetako lineako aipamenak eta kalifikazioak fidagarriak direla bermatzeko, «Turismo-ostatuetarako lineako balorazioetarako eta aipamenetarako jokabide-kodea» onartzean.
Kode berriaren helburua da lineako aipamenen gardentasun eta fidagarritasun handiagoa lortzea turismo-sektoreko kontsumitzaile eta enpresentzat. Ekimen horri esker, benetan leku batean egon diren ostatu hartzaileen aipamenak eta egon ez direnenenak bereizten ahalko dira, eta informazio gehiago emanen zaie turistei oporrak erreserbatzen dituztenean.
EBk hasita, turismo-ekosistemako alderdi interesdunek batera sortu dute jokabide-kodea, bereziki ostatu-hornitzaileek eta lineako plataformek.
Apostolos Tzikostas Garraio Jasangarriaren eta Turismoaren komisarioak honako hau adierazi du: «Lineako aipamenen fidagarritasuna funtsezkoa da turismoarekiko konfiantzarako. Jokabide-kode berri honekin, Europa osoan listoia igotzen ari gara, benetako ostatu hartzaileek baino ez dezaten iritzirik idatzi. Horrela, informazio argiagoa, bidezkoagoa, gardenagoa eta fidagarriagoa izanen dugu. Positiboa da bidaiarientzat, positiboa turismo-ostatuen hornitzaileentzat eta aurrerapauso bat turismo-sektore erresilienteago batentzat».